Gaur egun gure gizarte mailan asko aurreratu dugu eta honek esan nahi du bai galerak eta bai hobetzuntzak izan eta izanen ditugula. Azken urteetan nabarmen aurreratu dugu, alde batetikan lehenago genituenetaz baliatuz eta baita ere metodo berriak erabiliz. Ondorio bezala, XXI.mendeko gizarte sozial bat sortu dugu eta hori nabaritu izan dute besteok baino gehiago, beste mendeetan bizi izan zirenak, aldaketa handia izan baita. Hainbat eremu ezberdinetan aurkitu ditzazkegu aurrerapen horiek: zientifikoki, akademikoki, industrialki, teknologikoki...baina bigarren horretan zentratuko gara, gure eremutik hurbilago baitago.
Hezkuntza mailan zentratuko gara eta hau ongi ikusteko berri bati erreparatuko diogu. Teknologia mailak edo hobe esanda, ordenagailuak, ezarri nahi dituztelako lehen hezkuntzako geletan. Honek iskanbila sorrarazi du hezkuntza mailan, bai negatiboki baita positiboki ere.
Batzuen ustez aurrerapen maila ona izango da eta etorkizunerako prestatzeko ideia ezin hobea iruditzen zaie. Hau da, etorkizunerako prestatu beharko gara, eta lehenbailehen baldin bada hobe. Hauek izan daitezke irakasleen arrazoiak, baina akademikoki begiratzen badugu ikusiko dugu nola ikasleen aldetik zirrara hori nagusiagoa den. Ikaslegoaren ustez, errazagoa izanen da ordenagailuetan ikastea, pedagogikoagoa delakoan. Liburuetan motibazio eskasa baitago eta horrela hezkuntza modernoago eta didaktikoagoa sortuko dugu.
Baina eztabaidaren beste alorrean, irakasleen eta gurasoen kezka dago. Ez ote diren ikasleak gehiago despistatuko ordenagailua aurrean dutela? Liburuak zailagoak edo astunagoak badira ere, azkenean hezkuntzara bideratzen zaituzte eta ez zaizu kezka hori sortuko. Baina arazo hau alde batera utzita, arazo nagusiena datorkigu: Nola moldatuko dira irakasleak gelan egoten eta ikasgaiak ordenagailuetara egokitzen? Hauxe da, irakasle bakoitzak bere buruari egiten dion autoebaluazioa. Azkenean arazoa da, beste mende batetan jaio direla eta ez dakitela asko teknologia berriei buruz, eta gelan egoteko zailtasunak egon daitezkeela. Ikasgaiak eta azkenean irakasteko era aldatu beharko da erroetatik, gizarte berri honi eboluzionatzen uzteko.
Hauxe da gure gizarteko arazo nagusiena. Nola egokituko gara datozen aurrerapenetara? Berri hau, beste askoren arteko bat da, eta besteetan, arazoak zein konplikazioak berberak izaten dira.
Azken finean, oztopo asko jartzen badizkiogu ere gizarte honek aurrera eginen du eta inork ezin du jada gelditu. Gu bere barne goaz eta gure eginkizuna, bai irakasle edo guraso edo ikasle modura, denbora berri hauei aurrera egitea da.