martes, 27 de octubre de 2009

Jakintza 2.0

Web orrialdeka lehenago bakarrikan irakurtzeko ziren. Usuarioak zeuden eta hauek interneten editoreek utzitako testuak irakur zitzazketen.
Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honek 2.0 izena dauka, interneten bigarren generazio bezala azaltzen baita. Lehenagotik existitzen ziren 1.0 izenekoak, baina hauek bakarrikan ikusteko aukerak zituzten, irakurri eta erabiltzeko, ez zeukaten parte hartzeko ezta modifikatzeko aukerarik. Erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik, sare sozialak sortu ziren: tuenti, facebook, blogger, google, wiki-ak...
Honekin ikus dezakegu nola gure web guneak eraldaketa handia jasan duen. Lehenago ikusteko zen baina ondoren modifikatu egin zen eta gure esku uzten da modifikatu etdo elkartrukatze lana. Aurrerapen handiak jasan ditu eta honek lagunduko digu elkarlana betetzen eta sustartzen. Nire ustetan aurrerapen honek laguntza ekarriko digu ondorengo asaltoetarako, eta dena dinamikoagoa bihurtuko da. Informazioa eraldatzean, modifikatzea...informazio landuagoa eta osatuagoa lortuko dugu. Guretzat eta beste partaideentzat.
Baina arrisku gehiago ditugula ere ikusten dugu. Gre informazioarekin zer egoten den ez dakigu ezta nork erabiltzen duen. Horregatik kontu gehiagoz ibili behar gara interneten sartzen garenean.
Abaltailak eta desabantailak dauzka, guztiak bezala. Kontuz eta neurriz erabili behar dugu batez ere, besterik gabe. Hau baita gure generazioa, eta web 2.0 jakintza beharrezkoa bihurtu delako gure gizartean. Egunero erabiltzen ditugulako web mota hauek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario